NEGOZIOAK

9

NEGOZIO

ULMA Taldeak bere jarduna Negozio unitate estrategikoetan oinarrituta garatzen du eta gaur egun 9 negozio daude:

  • ULMA Agricola

    ULMA Agricolak estalpeko labore babestuetarako egiturak eta sistemak fabrikatu eta merkaturatzen ditu estalpeko labore babestuetarako.


  • ULMA Architectural Solutions

    ULMA Architectural Solutionsek polimero hormigoizko sistema aurrefabrikatuak diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzen ditu, eraikuntzaren sektorerako.


  • ULMA Orga Jasotzaileak

    ULMA Orga Jasotzaileak dieselez, gasez edo elektrizitatez dabiltzan orga jasotzaile gama osoena eta berritzaileena eskaintzen du, zamak biltegiratu, manipulatu eta bidaltzeko aplikazioentzako diseinatutakoak, barnean nahiz kanpoan erabiltzeko.


  • ULMA Construction

    ULMA Constructionek eraikuntza, obra zibil eta zaharberritzeko enkofratu eta aldamioen industria zerbitzu eta soluzioak eskaintzen ditu.


  • ULMA Conveyor Components

    ULMA Conveyor Componentsek osagai espezializatuak (arrabolak, euskarriak, girlandak eta danborrak) egin eta komertzializatzen ditu, industria mota desberdinetarako, hala nola, altzairugintza, meatzaritza, portu, zentral elektriko, harrobiak eta abar.


  • ULMA Embedded Solutions

    ULMA Embedded Solutionsek aholkularitza eta ingeniaritza zerbitzu espezializatuak eskaintzen ditu produktu elektronikoaren bizi-ziklo osan zehar. Sistemen ingeniaritzako zerbitzu eta produktu elektronikoaren garapenetik hasi eta neurketak, testak eta kontrolak egiteko sistemen garapeneraino.


  • ULMA Handling Systems

    ULMA Handling Systemsek logistikako soluzio integralak eskaintzen ditu, logistikarako sistema automatikoen diseinu, garapen, muntaketa eta mantentze lanetarako.


  • ULMA Packaging

    ULMA Packagingek packaging ekipamendu, zerbitzu eta sistemak diseinatu eta fabrikatzen ditu, bere bezeroen produktuei babesa eta kalitate handiko itxura ematen dietenak. Eskaintza zabala, desberdindua eta integrala du, dituen zazpi produktu lerroen bitartez.


  • ULMA Piping

    ULMA Pipingek hodi, brida eta forjako osagarriak fabrikatu eta saltzen ditu, petrolio eta energiaren sorkuntzarako industrietan erabiltzeko.